SIG: Aztertzeko tresnak eta informazioaren kudeaketa (QGIS)

Gaur egun, SIGek giza jardueraren eremu guztietan duten potentziala ez du inork zalantzan jartzen. Nabarmena da ikerkuntzan, irakaskuntzan eta hezkuntzan duten indarra; bestelako jarduera-eremuetan ere gero eta ohikoagoa da euren erabilera. Hori dela eta, ikastaro honen helburua da SIGek eremu ezberdinetan duten potentzialitatea aztertzea; erabakiak hartzeko unean eta irizpide ezberdinen araberako ebaluaketan, MDE bat lantzeko prozesuan, lurraldearen azterketan, informazioaren erabilera eta irudikapenean....

QGIS softwarea Informazio Geografikoko Sistema librea eta Kode Irekikoa da eta Open Source Geospatial Foundation-eko (OSGeo) proiektu ofiziala. Linux, Unix, Mac OSX, Windows eta Android-ekin erabil daiteke eta bektor datuak, raster datuak eta datu-baseen funtzionalitateak jasan ditzake.

SIG teknologia guztiz berria da; bere erabilerak izugarrizko datu kopurua aztertzea, ezartzea, ateratzea, laburbiltzea, sailkatzea eta bateratzea dakarrenez, edozein jardueratako kudeaketan erabilitako ohiko baliabideak zabal gainditzen duen potentziala jartzen du erabiltzailearen esku. SIGen erabilerak errealitatea eratzen duten elementuen artean ezartzen diren harreman espazial konplexuak ulertzen laguntzen du, beraien ulermena eta azterketa errazten du, interes handiko dokumentu eta grafika alfanumeriko serie batean irudikatu daitezkelarik emaitzak.

ANTOLATZAILEA

HOBARIA

 Fundación Tripartita


 

 

HARREMANETARAKO

Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi baduzu:

  • Telefonoa: +34 943 212 369

SARE SOZIALETAN GAUDE

Jarrai iezaguzu eta izango dugu elkarren berri: 
Zu hemen zaude: Home Home